ITV dokumentazioa

Aldian behingo azterketa egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

Hitzordua eskatu
Zirkulazio baimena: ibilgailu bat bere izenean duen pertsona orok eduki behar du dokumentu hau.



Fitxa teknikoa (Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Txartela): dokumentu honek ziurtatzen du ibilgailuaren identifikazioa, izan ere, bertan adierazten dira ibilgailuaren ezaugarri guztiak eta Espainiako errepideetan zirkulatzeko baimenduta dagoela bermatzen duen homologazioa.



Ibilgailuaren asegurua: ez da beharrezkoa aseguruaren ordainagiria aurkeztea, baina asegurua indarrean egon behar da. Hala ere, ordainagiria eskura izatea gomendatzen dizugu eragozpenen bat agertzekotan.

Titularraren NAN edo IFZ:
ibilgailuaren titularra ez bazara, titularraren nortasun agiriaren fotokopia bat ekartzea gomendatzen dizugu, eramaile gisa ezagutzen ez duzun daturen bat eskatzen dizugun kasuetarako.