IATa egiteko momentuan maiz egiten diren galderak

Hitzordua eskatu
Zergatik da derrigorrezkoa IATa egitea?
Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren arabera, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretu bidez onartu zena, aldian behingo azterketa tekniko bat egin behar da ibilgailuaren egoera zirkulatzeko egokia dela bermatzeko, ibilgailuaren erabiltzaileentzako edo hirugarrenentzako arriskurik ez duela egiaztatzeko, eta baita ingurumena eta gure osasuna zaintzeko ere.

Azterketa egin dezaket aurretiazko hitzordurik gabe?

Hitzorduak lagungarriak dira IAT guneko lana antolatzeko eta zerbitzu on bat eskaintzeko, itxaron denbora txikienarekin. Gunera etortzen bazara hitzordurik gabe, arreta ematen saiatuko gara, baina gerta liteke bertan itxaroten egon behar izatea. Dugun lan bolumena dela eta arretarik eman ezin badizugu, IAT hitzordua beste egun baterako hartzeko aukera emango dizugu.

Zer egin behar dut IAT gunera iristean?

Ibilgailua aparkatu ondoren, jo bulegora ibilgailuaren IATa egiteko dokumentazioarekin (zirkulazio baimena, azterketa teknikoko txartela) eta adierazi gure langileei zein azterketa egin nahi duzun.

Nola jakin dezaken nire ibilgailuaren IATaren iraungitze data zein den?

Ibilgailu batek IATa egiteko errespetatu beharreko maiztasuna aldakorra da. Ibilgailu motaren eta ibilgailuaren antzinatasunaren araberakoa da, betiere 1. matrikulazioaren data kontuan hartuta. Data hori ibilgailuaren zirkulazio baimenean aurkituko duzu.

Ibilgailuak dagoeneko aldizkako azterketa teknikoren bat gainditu badu, hemen aurkituko duzu IATaren iraungitze data:
  • Haizetakoan dagoen eranskailuak orientazioa emango dizu hurrengo azterketaren urtearen eta hilabetearen inguruan.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoan edo azken IATaren txotenean aurkituko duzu hurrengo IAT azterketa egiteko muga eguna.

Ibilgailuaren IATa egin dezaket dokumentazioan adierazitako iraungitze data baino lehen?

Jakina baietz. Gainera, ibilgailuak azterketa aurretiaz egiten badu iraungitze dataren aurreko 30 egunetan zehar, hurrengo azterketarako aurreikusitako data ez da aldatuko. Hau da, zure ibilgailuaren IATa uztailaren 29an iraungitzen bada eta azterketa uztailaren 1ean egiten baduzu, uztailaren 29a mantenduko da hurrengo azterketa egiteko muga egun gisa.

Zer gertatuko da ibilgailua IATra eramaten badut azken azterketaren iraungitze dataren ondoren?

IAT guneek ez dute zigorrik jartzen ibilgailua epez kanpo eramateagatik. Hala ere, ibilgailua bide publikoetan zirkulatzen atzematen badute IATa iraungita izanda, titularrak trafikoaren zaintzaren ardura duen agintaritzako agenteen zehapena jaso dezake.


IATaren iraungitzearen oroigarria jaso dut baina jada ez daukat ibilgailu hori.

IATa egiteko oroigarri jaso baduzu eta dagoeneko ibilgailuaren titularra ez bazara, ibilgailua bajan eman duzulako edo saldu duzulako, ez diozu jaramonik egin behar jakinarazpen horri eta ez da beharrezkoa bestelako kudeaketarik egitea ere.

Gure datu basea automatikoki eguneratzen da egindako azken azterketen arabera eta jakinarazpen bat bidaltzen du bakarrik azterketaren iraungitzea hurbil dagoela atzematen duenean. Ibilgailu horrek ez badu azterketa berriro egiten, ez duzu jakinarazpen gehigarririk jasoko aurrerantzean.

Jakinarazpen hau DGTarekiko independentea da eta, ondorioz, ez da derrigorrezkoa ez eta zehatzailea ere.

Zeintzuk dira IATaren ordutegiak?

Kontsultatu gure guneen sarea IATa egin nahi duzun gunearen ordutegia ezagutzeko.


Zein egiaztapen egingo zaizkio ibilgailuari?

Behin ibilgailua identifikatuta, azterketa teknikoan zehar ibilgailuaren 100 puntutik gora egiaztatuko ditugu, bide segurtasunarekin eta ingurumenaren babesarekin lotutakoak.

Zer gertatzen da azterketa amaitu ondoren?

Azterketa amaitu ondoren dagokion azterketa txostena prestatuko da. Aurkitutako akatsen arabera, azterketaren emaitza hauetako bat izango da:
  • Positiboa: Ez da akatsik aurkitu edo aurkitutako akatsak arinak dira. Adierazitako akatsak 2 hilabeteren buruan zuzendu behar dira. Azterketa baliozkoa izango da txostenean adierazitako datara arte.
  • Aurkakoa: Aurkitutako akatsak larriak dira. Ibilgailuak ezingo du zirkulatu, lantegira joateko salbu. Akatsak zuzendu beharko dira eta azterketa berriro egin.
  • Aurkakoa erreformak direla eta: Honek esan nahi du ibilgailuaren ezaugarri teknikoak eraldatu dituen aldaketaren bat egin duzula. Ondorioz, aldaketa hori kendu beharko duzu edo egindako erreforma legezkotu.
  • Negatiboa: Aurkitutako akatsak oso larriak dira eta, beraz, ibilgailuak ezin du zirkulatu. Garabiari hots egin beharko diozu ibilgailua lantegira eraman dezan.

Nire kotxearen pneumatikoak alda ditzaket?

Bai, betiere pneumatiko homologatuak badira eta hauen tamaina, ezaugarriak eta konfigurazioa fitxa teknikoan adierazitakoak edo baliokideak badira.
Egiaztatu pneumatikoen baliokidetasuna.
 

Zer egin behar dut azterketa teknikoko txartela galdu badut?

Kopia bat eskatu beharko duzu dokumentazio hau aurkeztuta: NANa eta zirkulazio baimena edo, halakorik ez izatekotan, Probintziako Trafiko Burutzak emandako zirkulatzeko aldi baterako baimena.

Informazio gehiago behar baduzu, irakurri Nola eskatu fitxa teknikoaren kopia bat.