Bestelako zerbitzuak

Motordun ibilgailu guztiek egin behar duten aldizkako IAT azterketaz gain, IAT guneetan bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, bide segurtasuna eta ingurumena zaintzeko helburuarekin.

Hitzordua eskatu

Ez aldizkako azterketak

IAT azterketa boluntarioa: azterketa hauek aldizkako IATaren berdinak dira, baina prezioa % 60 txikiagoa da eta ez dute legezko baliozkotasunik. Zure segurtasunaren onerako izapidea da, bidaia baten aurretik edo bigarren eskuko ibilgailu bat erosi aurretik.

Segurtasun azterketak: azterketa tekniko osoa, aldizkako IATaren xehetasun maila berarekin baina iraungitze datarik jarri gabe (matrikulazioaren aurretiko berrikusketen kasuan izan ezik). Erreformak legezkotzen direnean egiten den berrikusketa da.

Istripua izan duten ibilgailuen azterketak: trafikoaren arloko agintaritza eskudunak eskatzen dituenean egiten zaizkie istripu baten ondorioz kalte garrantzitsuak pairatu izanagatik atestatua egin zaien ibilgailuei. Azterketa hau ibilgailua konpondu ondoren eta berriz ere zirkulazioan jarri aurretik egiten da.

Erreformen azterketak

Erreformak: ibilgailu bat matrikulatu ondoren ibilgailuan egiten diren aldaketa, ordezkapen, jarduketa, eranste edo kentze guztiek hainbat betekizun bete behar dituzte
IAT txartela jaulkitzeko edo zuzentzeko zerbitzua

Matrikulazioaren aurretiko azterketak: azterketa honen helburua da IAT txartela jaulkitzeko behar diren zerbitzuak izapidetzeko metodologia ezartzea. Oro har, ibilgailu inportatuetarako erabiltzen den prozedura da, matrikulatuak zein matrikulatu gabekoak.

Zerbitzu aldaketak: ibilgailu baten erabilera eta xede irizpide jakinekin lotutako aldaketa. Esaterako, ibilgailu bat erabilera publikokoa izatetik zerbitzu partikularrekoa izatera igarotzen denean.

Fitxa teknikoaren kopia: jabeak ibilgailuaren IAT txartela galtzen badu edo lapurtu egiten badiote, guri kopia bat eskatzeko aukera du.

Azterketa bereziak

Administrazioak eskatutako azterketak: arlo honetan eskumenak dituen edozein erakundek ibilgailuaren titularrari eskatutako azterketak.

Azterketa partzialak: ibilgailuaren zati baten azterketa teknikoak dira eta bezeroak boluntarioki eskatzen ditu, ibilgailuak araudi aplikagarrian xedatutako erreferentziako balioren bat betetzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko.

Ibilgailuak pisatzea: ibilgailuaren pisua neurtzen da.

Taximetroaren azterketak: instalatuta daraman ibilgailuaren ezaugarrien arabera eta aplikagarriak zaizkion tarifa erregulatuen arabera erabiltzaileek ordaindu beharreko zenbatekoa momentu oro adierazi eta automatikoki kalkulatzen duen gailuaren azterketa.

Eskola garraioa: adingabeen garraiorako azterketa espezifikoa.